• Hasiera
  • Bloga
  • EskutArtie udaberriko 13. artisautza azoka Bilbon

EskutArtie udaberriko 13. artisautza azoka Bilbon

Eskulan Bilboko EskutArtie udaberriko artisautza azokaren 13. ediziora joango da martxoaren 28tik apirilaren 7ra Areatza pasealekuan

Ez izan zalantzarik, ahal baduzu, zatoz Bilbora eta Artisautzaren mundu magikoan murgildu. Bertan, opari original eta bakar hori eskuratu ahal izango duzu, eta gure artisauek, hainbeste pieza zoragarri eta esklusiboren egileak, nola egiten duten lan zuzenean ikusi.

Azoka Areatza pasealekuan egongo da eta martxoaren 28tik apirilaren 7ra izango da.

Azokaren ordutegia:

  • Goizez: 11:00tik – 14:30ra
  • Arratsaldez: 16:30tik – 20:30ra

EskutArtie udaberriko 13. artisautza azoka Bilbon kartela - 2024

Etiketak: