Udako beherapenen azoka Eibarren
Uztailaren 21, 22 eta 23an, 10:00etatik 20:00etara, Udako Aukeren Azoka izango da Toribio Etxebarria kalean
Eibarko merkatarien elkarteak, Eibarko Udalarekin lankidetzan antolatuta, uztailaren 21ean, 22an eta 23an egingo da, eta 27 establezimenduk parte hartuko dute.
Gogoratu produktuak beherapenekin egongo direla; kalitatezko produktuak prezio onean erosi ahal izango dituzu. Ez galdu aukera paregabe hau.
- Datak: uztailaren 21a, 22a eta 23a.
- Ordutegia: 10:00etatik 20:00etara.
- Lekua: Toribio Etxebarria (Eibar).
PARTE HARTUKO DUTEN DENDAK:
Atelier 11, Bambi, Burbujas y más, Design by Nona, Elortza botika, Eskulan, Farmalur Berria, Gigil Design, Glow Up, Gratzina, Guby, Helmet House, Kopiña, Neure, No Comment, Pissa, Twins, Txukuna eta Zentral optika.
BERAIEN ESTABLEZIMENDUETAN:
Beittu optika, Cedry, Corral, Galarreta, Igmar federopticos, Moapics, Multiópticas eta Vieco.
Etiketak: Azokak
< Aurrekoa
