23 Euskal Denda 2018

23 Euskal Denda 2018, euskal herriko artisautzaren azoka Durangon

Artisautza azoka Abenduak 5tik 9ra izango da Durangoko Azoka Plazan.

Euskal Denda ekarpen garrantzitsua da Euskal artisautza tradizionalaren eta gaur egunekoaren hedapen eta sustapenerako. Esperientzia horren bidez, gure artisautza tradizionalaren benetako irudia –sarritan baztertua izan dena– helarazi nahi diegu bisitariei, eta gure arbasoek egunero erabili ohi zituzten objektuak gaur egun oraindik erabilgarriak direla azaltzen eta erakusten dugu. Objektu horietako edozein, gaur egun, eskuragarri eta erabilgarria dela jakinarazteko eta erakusteko baliatu behar da esperientzia hori; objektu horiek egunero erabiltzeko edo oparitarako erabil daitezke, eta erabileran eta denboran zaharkiturik gera ez daitezen, metodologia berriak erabiliz birdiseinaturik daude. Horrexek behar du izan Euskal Dendaren zeregin nagusia.

Gogoratu bertan gauden bitartean Eibarko dendara joan aurretik deitzea komeni dela.

23 Euskal Denda, Artisautza azoka Durangon 2018ko Abenduan

Etiketak: